Inoizko haur kopuru altuenarekin, martxan da Udajolas

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 3a, 00:00

4-12 urte arteko 145 haur hasi dira Udajolasean. Gaur zuten euren lehen eguna. Begirale eta etxeko txikienen artean, bizia eman diote, Santixabelen ostean apenas mugimendurik sumatzen zen Kaxkoari. Uztailaren 30era arte hainbat ekimenen bueltan, euskaraz lagun artean aisialdi tarte atsegin batez gozatu ahal izango dute. 

Ekimen asko eta asko, astero gai desberdinen inguruan antolatu dituzte, eta horiei loturikoak dira baita, egingo dituzten irteerak ere. Hori guztia eta gehiago uztailaren 30era arte. Egun horretan bazkari baten bueltan agurtuko dute begirale eta haurrek, aurtengo Udajolas.

Bihar, Peñaloscintosera
Astelehenaz geroztik martxan dira jada, Zubietako eta Aginagako udako txokoak. Zubietakoen kasuan, uztailaren 1ean bertan zehaztu zituzten kuotak. Honako hauek izango dira: 
-Eskola txikitan matrikulatuta dauden haurrak: hilabete osoa,  110 euro. Hamabostaldia,  80 euro.
-Beste eskoletan matrikulatuta dauden haurrak: hilabete osoa, 120 euro. Hamabostaldia, 90 euro. 

Kuota 2095 5048 18 1061266564 kontu korrontean sartu beharko da Kutxako ziurtagiriko azalpenean haurraren izena eta abizena jarri.

Bihar abiatuko dira bestalde Peñaloscintosera (Errioxa), Ziortzako kanpamendurako izena emana duten lehen gaztetxo eta begiraleak.