Ikasturteko azken oharrak Udarregitik

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 4a, 00:00

Amaitu berri den ikasturteari eta datorrenari begirako zenbait ohar Udarregi Ikastolatik. Lehena, DBH-ko ikasleei zuzendua. Iragan ostegunean noten buletina jaso ez zutenek, uztailaren 15era arteko epea dute aipatu buletina eskuratzeko. Ikastolako idazkaritzara joan besterik ez dute, goizez, 8:30-13:00 artean.

Ez da ikastolako kideek asteotan jasoko duten dokumentu bakarra izango. Udarregiko web orritik gogorarazi dutenez, "uztailean, etxean jasoko duzue, Ikasturte Hasierako Txostena 2013-2014, bertan, egutegiarekin batera, kurtsoaren antolaketari dagokion beste hainbat informazio-gai aurkituko duzue". 

Hirugarren eta azken oharra, irailean hasiko duten 2013-2014 ikasturteari loturikoa da. LH eta DBH-ko ikasleek erabiliko dituzten testuliburuen zerrenda argitaratu dute Udarregiko web orrialdean.

LHko zerrendaren kasuan, alboan izartxo bat dutela ageri dira, derrigorrez erosi beharreko liburuak. "Egoera onean ez dauden liburuak ez dira onartuak izango: zirriborroekin, ariketak bertan egindakoak, azpimarratutakoak...", ohartarazi dute ikastolatik. Lehen Hezkuntzako lehen mailakoek adi. Ikasturte honetako, "irakurgai berriak 2011n argitaratutakoak dira, beraz, zaharragoak ez dira onartuko". 

DBHko liburu zerrendari erreparatuta, beste zenbait ohar. LH-n bezala, "egoera onean ez dauden liburuak ez dira onartuak izango: zirriborroekin, ariketak bertan egindakoak, azpimarratutakoak...". Lan koaderno berriak erosi behar dituzte zenbait kasutan, eta "datorren ikasturtean EKI material berriaren ezarpena egingo denez, (2013/14: DBH1ean eta ondoren maila bat urteko) DBH2ko liburu berriak erosi beharrean bigarren eskukoak lortzea aholkatzen dugu". 

Informazio gehiago: www.udarregi.com