Odol ematea, astelehenean

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 4a, 00:00

Berez uztailaren 1ean egokitzen zen odol emateko hitzordua, baina Santixabelen eraginez astebete atzeratu da deialdia. Bi hilean behin Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak antolatu ohi duen odol ematea, datorren astelehenean, uztailaren 8an egingo da. Betiko leku eta ordutegian; 18:00-20:30 artean, anbulatorioan. Aldaketarik ez bada, udako oporraldi osteko hurrengo hitzordua, aipatu ordu eta lekuan, irailaren 2an. Informazio gehiago: 943 317 091 edo odolemaileak.com

Odola emateko baldintzak
Odola ematera joatean pletora-sintomak, egoera fisiko txarra, ahultasun edo desnutrizio-egoera, anemia, ikterizia, zianosia, disnea, adimen-ezegonkortasuna edo alkohol, droga edo beste produktu batzuk kontsumitzeagatik intoxikazio-sintomak dituzten guztiak baztertuta geratuko dira (1996ko otsailaren 16ko 41 zk. EBO).

1 - Adina: 18 eta 65 urte bitartean.
2 - Pisua: 50 kg-tik gora.
3 - Tentsio diastolikoa (baxua): 50 mmHg eta 100 mmHg artean.
4 - Tentsio sistolikoa (altua): 100 mmHg eta 180 mmHg artean.
5 - Pultsua: Erregularra eta 50 eta 110 pultsazio bitartean.
6 - Gizonen Hemoglobina-kopurua: 135 Gr-tik gora/litroko.
7 - Emakumeen Hemoglobina-kopurua: 125 Gr-tik gora/litroko.
8 - Gizonen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 4 aldiz urtean.
9 - Emakumeen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 3 aldiz urtean.
10 - 2 odol-emanaldien arteko gutxieneko epea: 2 hilabete.
11 - Baraurik ez da odolik eman behar.
12 - Osasun normal bat edukitzea: odola eman aurretik, talde medikuak historia bat egiten du eta miaketa bat ere bai, odola emateko aukerarik dagoen ikusteko.
13 - Hepatitisa edo HIES kutsatzea errazten duten arrisku-jokabiderik ez edukitzea.
14 - Azken urtean paludismo edo txagak izan diren gune endemikoetara bidaiatu ez izana. (Hego edo Ertamerikako, Afrikako eta Asiako zenbait herrialde).