Santueneko Jai Batzordearen bilera gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko uztailaren 4a

Irailaren 20, 21 eta 22ko asteburuan ospatuko dira aurtengo Santueneako festak. Antolaketa lanak abian ditu Jai Batzordeak. Ostegun honetarako, uztailaren 4rako, bilera deitu dute arratsaldeko 19:00etan, Santuenea Elkartean. Hitzordura bertaratzen diren lagunen proposamenak bildu asmo dituzte.