Afari beganoa ostegunean, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 8a, 00:00

Hilabete honetarako ere afari beganoa antolatu dute Usurbilgo Gaztetxekoek, ostegun honetarako, uztailaren 11rako. Deialdi honen harira honako mezu hau helarazi dute web orri honetara:

"Datorren ostegunean, uztailak 11n, afari beganoa egingo da gaztetxean 20:30etatik aurrera borondatearen truke. Animalietatik eratorritako ezer gabe eginiko afari goxo-goxoa dastatzeko aukera paregabea gaztetxeko giro atseginean. Animatu hadi dedio!!!!", luzatu dute gonbita antolatzaileek.