Lehen sorospenen inguruko ikastaroa antolatu du DYAK uztaileko bigarren hamabostaldirako; hau da, hilaren 15etik 30era. Izen ematea irekita dago, 943 46 46 22 telefono zenbakian edo www.dyagipuzkoa.com atarian. Bide hauetatik jaso liteke, ikastaro honen inguruko informazio gehiago ere. Adi, plazak mugatuak izango dira eta. Ikastaroko matrikulazioak, 100 euroko prezioa izango du. Diru kopuru honen baitan sartzen dira saioak, antolatzaileek banatuko duten ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.
Saioak astelehenetik ostiralera izango dira; goizez eta hiru orduz, 10:00-13:00 artean Artzabalen. "Egunero aurki ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu: bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak... eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko zaizu", iragarri dute DYAtik. Guztia modu errazean, teoria eta praktika uztartuz. "Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak", gaineratu dute.