Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko web orritik iragarri dutenez, aldaketak izango dira asteburu honetarako, uztailaren 13 eta 14rako Pirinioetara antolatu duten asteburu pasan. "Ibilbideak aldaketa batzuk izango ditu", ohartarazi dute. Aldaketon berri, bi eguneko txangoari buruzko gainerako argibideekin batera, ostegun honetarako, uztailaren 11rako, 19:00etan Sutegin deituriko bileran emango dute.
Gogoan izan bestalde, asteazkenera arte dagoela, asteburu pasarako izen emateko epea. Plaza mugatuak egongo dira, eta lehentasuna, Andatzako bazkideek izango dute. Bazkideak direnek hain zuzen, langabetu eta ikasleek bezala, izena ematerakoan gutxiago ordaindu beharko dute; 60 euro. Gainerakoek 65 euro. Prezio horren baitan sartzen dira, aterpeko pentsio erdia eta autobusa. Ordainketak, Andatzakoek Kutxabanken duten kontu korronte zenbaki honetan egin beharko dira. 2095 5069 07 1068489805.
Ohi bezala, joan etorria autobusez egingo da. Abiatzeko hitzordua, hilaren 13rako jarri dute, goizeko 6:00etan Oiardo Kiroldegian. Informazio gehiago andatza.com web orrialdean.