Irailetik aurrera hutsik geratuko den udal operario plaza, bitarteko funtzionarioz betetzeko hautaketa prozesua deitzea erabaki du Usurbilgo Udalak. Egun osoko lanaldia izango du. Deialdi honetarako, oposizio sistema baliatu asmo du Udalak. Interesdunek, eskaerak aurkezteko epea zabalik dute, uztailaren 19ko arratsaldeko 14:30ak arte. Oinarrien berri eta eskaera-orriak Udalaren web orrialdean eskura daitezke: www.usurbil.net helbidean.
Eskaera orriarekin batera, nortasun agiririaren kopia, eskatutako titulazioaren kopiak, B motako gidabaimenaren kopia, 1. Hizkuntza eskakizunaren egiaztagiriaren kopia (edo baliokide den tituluarena) aurkeztu beharko dira. Deialdi honen oinarriak, 127. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren joan den uztailaren 4an. 140. orrialdetik aurrera, oposizio prozesuaren nondik norakoak edota operario horrek egin beharreko lanen inguruko informazioa jasotzen da. Aldizkari ofizialean argitaraturiko oinarriok atxikita dute baita, deialdi honetan izen emateko orria ere.