Joera aldaketa baten hasiera ote den edo ez baieztatzeko goizegi da oraindik, baina langabezia tasari loturiko azken zortzi hilabeteotako daturik baikorrenak kaleratu berri ditu Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Azken hileotan, 370etik gora 400eko mugara gerturatzen joan ostean, ekainean 363 herritar zeuden lanik gabe Usurbilen. Maiatzean baino 12 lagun gutxiago. Duela zortzi hilabete, iazko azaroan 362 langabetu zenbatu ziren udalerri honetan. Halere, krisialdia hasi zenetik erregistratu den langabetu kopuru altuenetakoa izaten jarraitzen du. Ikusi bestela, Usurbilgo Udalak, Usurbil Zenbakitan atarian eguneratzen joaten den langabezia tasaren bilakaera nolakoa izan den, 2005etik iragan maiatzera arte. Azken zortzi urteotan inoiz izan den langabetu kopuru altuena erregistratzen ari da Usurbil.
Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere behera
Kaleratu berri diren ekaineko datuetara bueltatuz, langabezia tasaren eherakada hau ia adin tarte eta sektore guztietan nabarmendu da. Halere, langabetuaren profilak betikoa izaten jarraitzen du Usurbilen; emakume aurpegia du, eta 25-44 urte artekoa da. Langabeziak gehien kolpatzen jarraitzen duen sektorea, zerbitzuena beste behin.
Beste datu baikor bat; maiatzean 284ra jaitsi ostean, gorantz egin du erregistratutako lan kontratuen kopuruak. 314 izan ziren ekainean, apirilean bezala. Hori bai, ia denak, 307 aldi baterako kontratuak ziren. 314tik erregistratutako 213 lan kontratu, gizonezkoenak ziren. 94 baino ez emakumezkoenak. Eta gehienak, 255 zerbitzuen sektorekoak.
Usurbilen bakarrik ez, langabeziaren beherakada Buruntzaldea osoan (ia 400 lagun gutxiago ekainean) eta Gipuzkoan ere nabarmendu da joan den hilabetean. Herrialde mailan, mila hirurehun lagunean murriztu da langabetuen kolektiboa.
Hona hemen orain arte aipaturikoa, maiatzetik ekainera egon den aldaketa, zenbakietan:
USURBIL
Guztira: 375etik 363ra.
SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA
Gizonezkoak: 176tik 168ra.
22tik 18ra.
25-44: 92tik 90era.
>=45: 62tik 60ra.
Emakumezkoak: 199tik 195ra.
11.
25-44: 102tik 98ra.
>=45: 86.
SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 3.
Industria: 76tik 77ra.
Eraikuntza: 40tik 35era.
Zerbitzuak: 235etik 224ra.
Aurretik lanik gabe: 21etik 24ra.
BURUNTZALDE OSOAN ERE, BEHERA
Guztira: 5.043 (maiatzean 5.401)
Andoain: 1.335etik 1.098ra.
Astigarraga: 342tik 330era.
Hernani: 1.473tik 1.433ra.
Lasarte-Oria: 1.483tik 1.430ra.
Usurbil: 375etik 363ra.
Urnieta: 393tik 389ra.
GIPUZKOAN ERE BEHERANTZ
Guztira: 48.503 (maiatzean 49.869)
Oharra: maiatzetik ekainera izandako aldaketak ageri dira goiko zenbakietan.