NOAUA!ko bazkidetza kobraketa hastear

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 9a, 00:00

Aurreko urteen modura, igoerarik ez da aplikatu aurten ere. 36 euro kobratuko zaizue bazkidetza, NOAUA!ko kide zaretenoi. Kobraketa uztailaren 15ean, datorren astelehenean hasiko dugu beraz. Kutxa bidez kobraketa egiteko baimena eman badiguzu, bide hori erabiliko dugu aurten ere. Aldiz, ordainketa eskuz egiten duzuenok bi bide dituzue; NOAUA!ko egoitzara etorri eta dirua eskura ematea edo, 36 euroak NOAUA!k Kutxabank-en duen kontu korrontez zenbaki honetan sartzea: 2095 5069 04 1061881826. Edozein zalantza edo argibide gehiago behar duenak, eskura du 943 360 321 telefono zenbakia, edota zabalik baita kultur elkarteko egoitza. Bide batez animatu gainerakoei, bazkidetza egitera. Urteko 36 euro baino ez dira. 

Azken astekaria, uztailaren 19an
Aste honen amaieran udako oporraldi aurreko azken aurreko aldizkaria kaleratuko dugu. Azkena beraz, uztailaren 19an. Zorion agur edota oharrik izan eta aldizkarian kaleratu nahi duzuenok, datorren astelehenera arteko, hilaren 15era arteko tartea duzue.