Euskarako udal diru-laguntzak eskatzeko aukera, uztailaren 17ra arte

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 9a, 00:00

Ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren usurbildarrek, uztailaren 17ra arte eska ditzakete udal diru-laguntzak. Deialdi honetan berrikuntzak txertatu dituzte aurtengoan, ikasleen lan egoera eta ikasketa mailak hartuko baitira kontuan. Hauexek deialdi honetara aurkeztu asmo dutenek aintzakotzat hartu behar dituzten xehetasunak:

-Epea: uztailak 3-17 (bi egunok barne).
-Nori zuzendua: 2012-2013 ikasturtean euskara ikasi dutenentzat.
-Baldintzak: ikastaroaren hasieran Usurbilen erroldatua egotea, ikasturtean zehar gutxienez %80ko asistentzia izatea, autoikaskuntzaren kasuan gutxieneko aprobetxamendua ziurtatzea euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: diru-laguntza eskari normalizatua, eskatzailearen NANaren fotokopia, matrikularen ordainagiria, %80ko asistentzia egiaztatzen duen euskaltegiko egiaztagiria. Autoikaskuntzakoen kasuan, aprobetxamendua egiaztatzen duen zentroko agiria. Ikaslea langabetua denean, “lan historiala” ziurtagiria.
-Onuradunak (gehienez 500 euroko laguntzarekin):

IKASLE ARRUNTAK
Gehienez matrikula kostuaren %80ko diru-laguntza jasoko du euskaltegiko 109. urratsa edo HABEren 2. maila arteko ikasketak gainditu dituen ikasleak.
Gehienez %60koa hortik gorako ikasketak egin dituztenek.

IKASLE LANGABETUAK
Gehienez matrikula kostuaren %100eko diru-laguntza jasoko du euskaltegiko 109. urratsa edo HABEren 2. maila arteko ikasketak gainditu dituen ikasleak
Gehienez %80koa hortik gorako ikasketak egin dituztenek.

-Informazio gehiago: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/06/14/e1305665.htm