Udako ordutegiarekin funtzionatzen dabiltza, zenbait udal zerbitzu

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 9a, 00:00

Zenbait udal zerbitzuk, egokitua dute ordutegia urte garai honetara. Sutegi liburutegia esaterako, goizez eta bost orduz irekiko dute uztaila eta abuztu osoan zehar; 9:00-14:00 artean. Irailaren 9an ohiko ordutegira bueltatuko dira. Oiardo Kiroldegiko ordutegia ere urte garai honetara egokitu dute. Hasteko, abuztuaren 1etik 25era itxita egongo da. Eta gainerakoan, udan zehar, ordutegi honetan egongo da zabalik:
-Astelehenetik ostiralera, 7:00-13:00 (igerilekua eta Kiroldegia) eta 17:00-20:30 (igerilekua 20:00ak arte).
-Larunbat eta igandeetan: 9:00-13:00 (igerilekua eta Kiroldegia).

Bus-taxia goizez bakarrik
Garraio zerbitzuetan ere beste hainbeste. Euskotrenek eta Lurraldebusek indarrean du udako ordutegia. Baita Kaxkoa landa eremuarekin lotzen duen Usurbilgo bus-taxiak ere. Goizez baino ez da ibiliko uztailean zehar, abuztuaren 2ra arte. Gero hilabetez, zerbitzua etengo dute.

Aurreko urteen moduan beraz, bus-taxiak uztailean orduotan funtzionatuko du; 7:30etatik 8:30etara, 10:30etatik 11:30etara eta 13:00etik 14:00etara. Arratsaldeetan,15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean, ez da bus taxirik izango. Ezta egutegian gorriz agertzen zaizkigun uztaileko egunotan ere; uztailaren 25ean eta 31n. 

Abuztuaren 2an ibiliko da azken aldiz udalerrian barrena, bus taxi zerbitzua. Gero hilabeteko etenaldia izango da. Irailaren 2an berriz ere bidean izango da Behemendik eta Udalak 2008ko urrian elkarlanean martxan jarri zuten zerbitzua. Informazio gehiago, 630 643 596 telefono zenbakian. Laburbilduz:
-Uztaila: bus-taxi zerbitzua goizez bakarrik (uztailaren 25ean eta 31n jai).
-Abuztua: bus taxi zerbitzurik ez (abuztuaren 2tik aurrera).
-Iraila: hilaren 2tik aurrera, bus taxi zerbitzua martxan berriz ohiko ordutegian.