"Freskagarriak 2013", Sutegi liburutegiaren udako eskaintza bilduma

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 9a, 00:00

Liburu eskaintza zabal eta freskoena jasotzen duen bilduma kaleratu du Sutegi udal liburutegiak, murgilduak gauden urtaro eta opor garai honi begira. Irakurketarako gida zabala dugu "Freskagarriak 2013". Adinaren arabera sailkatu dituzte literaturako izenburu desberdinak; 0 urtetik aurrerakoentzat, 6 urtetik gorakoentzat, 9 urtetik gorakoentzat, gazteak, helduak eta ikus-entzunezkoak. Udal liburutegiko blogetik berri eman dutenez bestalde, bidaiak edo irteerak antolatzeko dokumentazioa prestatu dute interesa duten guztientzat. Blogeko helbidea hauxe duzue: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es

Blogarekin batera, Sutegi udal liburutegiarekin hartu emanetan hartzeko bideak, honako hauek dituzue:
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta:  biblioteka@usurbil.net
Bloga: liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05