Oraingoan, Unai Lejardi eta Mattin Iribar Usurbil Kirol Elkarteko infantil mutilen taldeko jokalariak gonbidatu dituzte, eskubaloiko euskal selekzioarekin jokatzera. Astearte honetatik igandera, uztailaren 14ra Cangas del Narcean (Asturias) ospatuko den Autonomi Mailako Infantilen XX. Torneo Nazionalean parte hartzeko aukera izango dute bi usurbildarrek. Lejardik eta Iribarrek talde kide izango dituzte baita, Irun Hondarribia, Eibar, Zumaia, Orereta edota Legazpiako jokalariak. Gaur goizean autobusez joatekoak ziren Astuariasera. Han behar dute honez gero.