Abuztuaren 1etik 4ra ospatuko dira aurten, Urdaiagako Xanixtebanak. Zubietako Santioak bukatu eta biharamunean, goizean goiz murgilduko dira festa giroan. Iaz bezala, txupinazo benetan goiztiarrarekin, oilasko biltzera joateko. Hortik aurrera, lau jai egun izango dituzte aurretik. Urdaiagako festetako hitzorduen artean nabarmentzekoa, Sen taldeak kontzertua eskainiko duela Haurren Eguneko ekitaldiak nagusituko diren abuztuaren 2ko gauean. San Esteban eguna larunbatez egokituko da aurten; meza, hamaiketako eta jubilatuen bazkariarekin. Herri afaria eta ondorengo bertso saioa larunbat iluntze horretan ospatuko dira baita. Eta lau jai eguneko gauetarako, Akerra Gaztetxekoek antolaturiko kontzertuez eta Sen taldekoen emanaldiarekin batera, erromeria taldeak; Laiotz, Laket edota Elustondo anai-arrebek girotuko dute San Esteban ermita aurreko plaza ingurua. Egitaraua lotua dute Jai Batzordekoek. Xanixtebanak gerturatzen ari dira.