Usurbil Kirol Elkartea sortu zela 50 urte beteko diren 2013-2014 denboraldiko zenbait eskubaloi taldeen neurketa egutegiak ezagutzera eman ditu Euskal Eskubaloi Federazioak. Zozketa bidez, hurrengo kirol urteko neurketen egutegia zehaztu berri dute; eskubaloiko senior neska eta senior 2. nazional mailako mutilen taldeena, baita kadete eta jubenil nesken taldearena ere. Guztiek irailaren 29an hasiko dute denboraldi berria. Hortik aurrera, talde bakoitzak bere egutegi propioa izango du. Hona hemen zenbait zehaztasun:
JUBENIL-KADETE NESKAK
Jardunaldi kopurua: 14.
Lehen jardunaldia: irailak 29.
Azken jardunaldia: 2014ko urtarrilak 26.
Aurkariak: Bera Bera, Elgoibar, Zuazo, Errotabarri, Zarautz, Pulpo, Elgoibar, Kukullaga.
SENIOR NESKAK
Jardunaldi kopurua: 18.
Lehen jardunaldia: irailak 29.
Azken jardunaldia: 2014ko otsailak 16.
Aurkariak: Bera Bera, Pulpo, Ereintza, Egia, Aloña Mendi, Urnietako, Zarautz, Leizaran.
SENIOR MUTILAK: 2. NAZIONAL MAILAKO TALDEA
Jardunaldi kopurua: 26.
Lehen jardunaldia: irailak 29.
Azken jardunaldia: 2014ko apirilak 27.
Aurkariak: El Pilar, Zarautz, Escolapios, Bergara, Trapagaran, Urduliz, Egia, Tolosa, Gure Auzune, Ereintza, Basauri, Corazonistas, Hondarribia.