Lanbide Eskolan matrikulatzeko aukera ostiralera arte

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 10a, 00:00

2013-2014 ikasturtean Lanbide Eskolan ikasi asmo dutenek, gaur hasi eta ostiralera arte dute matrikulatzeko epea. Interesdunek honako hau dute, izen emateko ordutegia:
-Astelehenetik ostegunera: 9:00etatik 14:00etara goizez, eta 16:00etatik 18:00etara arratsaldez. 
-Ostiralean: 9:00-14:00 artean soilik. 

Ikasketa eskaintza
Matrikulatzerakoan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: NAN fotokopia bat, egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (originala eta kopia) eta bi argazki, atzealdean izen abizenak idatzita. Lanbide Eskolak erdi eta goi mailako honako zikloak eskaintzen ditu, A eta D ereduetan: administrazioa eta kudeaketa, elektrizitate-elektronika, fabrikazio mekanikoa, ura eta energia alorrei loturiko zikloak. 

Informazio gehiago, lhusurbil.com web orrialdean, eskola@lhusurbil.com helbidean edo 943 36 46 00 telefono zenbakian.