Datorren astelehena, uztailaren 15era arteko epea dute oraindik noten buletina jaso ez duten DBHko ikasleek, Udarregiko idazkaritzara joan eta eskuratzeko. Hauxe, idazkaritzako ordutegia: 8:30-13:00.
Ohar gehiago ikastolatik. 2013-2014 ikasturtean LH eta DBHko ikasleek erabiliko dituzten testu liburuen zerrenda argitaratu du Udarregik, web orri bidez. LH-ko zerrendaren kasuan, alboan izartxo bat dutela ageri dira, derrigorrez erosi beharreko liburuak. "Egoera onean ez dauden liburuak ez dira onartuak izango: zirriborroekin, ariketak bertan egindakoak, azpimarratutakoak...", ohartarazi dute ikastolatik. Lehen Hezkuntzako lehen mailakoek adi. Ikasturte honetako, "irakurgai berriak 2011n argitaratutakoak dira, beraz, zaharragoak ez dira onartuko".
Ikasturte berriko txostena
DBHko liburu zerrendari erreparatuta, beste zenbait ohar. LH-n bezala, "egoera onean ez dauden liburuak ez dira onartuak izango: zirriborroekin, ariketak bertan egindakoak, azpimarratutakoak...". Lan koaderno berriak erosi behar dituzte zenbait kasutan, eta "datorren ikasturtean EKI material berriaren ezarpena egingo denez, (2013/14: DBH1ean eta ondoren maila bat urteko) DBH2ko liburu berriak erosi beharrean bigarren eskukoak lortzea aholkatzen dugu".
Liburuak bakarrik ez, irailean ekingo dioten ikasturte berriari begira, ikastolak prestatu duen txostena jasoko dute ikasleek etxean. “Bertan, egutegiarekin batera, kurtsoaren antolaketari dagokion beste hainbat informazio-gai aurkituko duzue", adierazi dute Udarregitik.