Afari beganoa gaur, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko uztailaren 11

Hilabete honetarako ere afari beganoa antolatu dute Usurbilgo Gaztetxekoek, ostegun honetarako, uztailaren 11rako. Deialdi honen harira honako mezu hau helarazi dute web orri honetara:

"Datorren ostegunean, uztailak 11n, afari beganoa egingo da gaztetxean 20:30etatik aurrera borondatearen truke. Animalietatik eratorritako ezer gabe eginiko afari goxo-goxoa dastatzeko aukera paregabea gaztetxeko giro atseginean. Animatu hadi dedio!!!!", luzatu dute gonbita antolatzaileek.