Euskal Herriko Errebote Ligako 2. mailako finala jokatuko da gaur Ipar Euskal Herrian. Azken neurketa honetarako sailkatu da Zubieta. Imanol, Joseba eta Josu Aizpurua anaiak, Jon Argote eta Ugaitz Rezolarekin batera. Hiriburukoak izango dituzte aurrez aurre. Duela urtebete ere finaleraino heldu ziren zubietarrak. Orduko hartan, Angeluko Hardoytarren aurkako neurketa 13-7 galdu zuten, baina txalotzeko moduko txapelketa egin zuten zubietarrek. Ia gaur zer gertatzen den.