Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko web orritik iragarri dutenez, aldaketak izango dira asteburu honetarako, uztailaren 13 eta 14rako Pirinioetara antolatu duten asteburu pasan. "Ibilbideak aldaketa batzuk izango ditu", ohartarazi dute. Aldaketon berri, bi eguneko txangoari buruzko gainerako argibideekin batera, ostegun honetarako, uztailaren 11rako, 19:00etan Sutegin deituriko bileran emango dute.
Gogoan izan bestalde, atzo itxi zuten, asteburu pasarako izen emateko epea. Ohi bezala, joan etorria autobusez egingo da. Abiatzeko hitzordua, larunbat goizeko 6:00etan Oiardo Kiroldegian.
Antolatzaileak iragartzen ari diren ibilbideak
1.- LOGIBAR-SANTA GRAZI: 24 km-7 orduko ibilbidea. Holtzarteko zubia,
Txardekogaina (1881 mt) eta Kakoetako arroilak ezagutugo ditugu. Hostatua Ligin izango dugu.
2.- SANTA GRAZI-ISABA: 23 km-7 orduko ibilbidea. Ehujarreko arroiletatik, Lakora (1887 mt), Binbalet eta Lakartxela, eta Mintxateko arroiletara bideratuko gara.
Informazio gehiago andatza.com web orrialdean.