Bi kontratazio deialdi, Usurbilgo Udaleko ongizate sailetik

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 11a, 00:00

Honatx aipatu bi deialdion informazioa:

USURBILGO ESPERIENTZIA ESKOLA KUDEATZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEA
Kontratuaren iraupena: 2013/2014 eta 2014/2015 ikasturteak. Beste bi urtez luzagarria. Gehienez, guztira, lau urtera arte.
Eskaintzen aurkezpena: Usurbilgo Udalean, 8:00-14:00 artean. 
Epea: uztailak 24.

ADINEKO PERTSONEN OROIMENA LANTZEKO PROGRAMA
Kontratuaren iraupena: bi urtekoa, beste bi urtez luzagarria urtez urte. Gehienez ere guztira, 4 urte.
Eskaintzen aurkezpena: Usurbilgo Udalean, 8:00-14:00 artean. 
Epea: uztailak 24.

Bi deialdion administrazio baldintzen eta baldintza teknikoen inguruko informazioa:www.usurbil.net

UDAL LANGILE BATEN PLAZA BETETZEKO DEIALDIA
Irailetik aurrera hutsik geratuko den udal operario plaza, bitarteko funtzionarioz betetzeko hautaketa prozesua deitzea erabaki du Usurbilgo Udalak. Egun osoko lanaldia izango du. Deialdi honetarako, oposizio sistema baliatu asmo du Udalak. Interesdunek, eskaerak aurkezteko epea zabalik dute, uztailaren 19ko arratsaldeko 14:30ak arte. Oinarrien berri eta eskaera-orriak Udalaren web orrialdean eskura daitezke: www.usurbil.net helbidean. 

Eskaera orriarekin batera, nortasun agiririaren kopia, eskatutako titulazioaren kopiak, B motako gidabaimenaren kopia, 1. Hizkuntza eskakizunaren egiaztagiriaren kopia (edo baliokide den tituluarena) aurkeztu beharko dira. Deialdi honen oinarriak, 127. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren joan den uztailaren 4an. 140. orrialdetik aurrera, oposizio prozesuaren nondik norakoak edota operario horrek egin beharreko lanen inguruko informazioa jasotzen da. Aldizkari ofizialean argitaraturiko oinarriok atxikita dute baita, deialdi honetan izen emateko orria ere.