Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak prest du guztia, asteazkenera arte ireki zuten epearen barruan izena eman zutenekin asteburua Pirinioetan partekatzeko. Bihar goizaldeko 6:00etan abiatuko dira autobusez, Oiardo Kiroldegi paretik. Bi eguneko irteera izango da, Santixabelak pasa eta gutxira urtero moduan. Bi egunez zenbait ibilbide oinez osatzeko aukera izango dute Pirinioetara doazen herritarrek. Hori bai, antolakuntzak hasieran aurreikusitako ibilbideetan aldaketak txertatu dituzte. Aldaketon berri ematekoak ziren, asteburu pasari buruzko argibideak emateko atzo arratsaldean Sutegin deitu zuten bileran.
Antolatzaileak iragartzen ari diren ibilbideak
1.- LOGIBAR-SANTA GRAZI: 24 km-7 orduko ibilbidea. Holtzarteko zubia,
Txardekogaina (1881 mt) eta Kakoetako arroilak ezagutugo ditugu. Hostatua Ligin izango dugu.
2.- SANTA GRAZI-ISABA: 23 km-7 orduko ibilbidea. Ehujarreko arroiletatik, Lakora (1887 mt), Binbalet eta Lakartxela, eta Mintxateko arroiletara bideratuko gara.
Informazio gehiago andatza.com web orrialdean.