Mini klasikoen II. Topaketa larunbatean

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 15a, 00:00

Ez harritu larunbat goizean Kalezar edota Kaxko inguruan miniak, bat bestearen atzetik edota Dema plazan aparkatuta ikusten badituzue. Mini klasikoen bigarren topaketa antolatu dute uztailaren 20 honetarako Usurbil eta Orio artean. Deialdia, minia duen edonori zuzendua dago. Ibilgailu hau izan eta topaketetara animatzen denak beraz, goizeko 9:00-9:30 alderako Saizar sagardotegi aurrera gerturatu beharko du. Gero, hamaiketakoa dastatzera jaitsiko dira Bordatxo tabernara. Tarte horretan, autoak Dema plazan aparkatuta utziko dituzte. Mokadua dastatuta, autoak hartu eta Orio aldera abiatuko dira. Hango Bixigu Egunera. Gertuagotik, hemen inguruko udalerrietatik, baina urrutiagotik etorritako partaiderik espero dute antolatzaileek. Iaz, estreinako edizioan, Hego Euskal Herriko, baina baita Madril edota Santander aldetik etorritako 55 auto eta gidari bildu zituen topaketak. Egitarau hauxe prestatu dute antolatzaileek, larunbateko topaketarako:


Uztailak 20, larunbata
10:00
Irteera Usurbilgo Saizar sagardotegitik.
10:30 Hamaiketakoa Bordatxo tabernan.
Bitartean, Miniak Dema plazan egongo dira aparkatuta.
12.00 Mini klasikoen ibilaldia Orion eta inguruetan.
14:30 Parte-hartzaileen marmitakoa Orioko Ikastolako pergolan.
Bitartean, Miniak ikastola aurrean egongo dira aparkatuta.