Afrikar dantza mandingeen ikastaroa, ikasturte berrirako

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 15a, 00:00

Urritik aurrera, urte osorako ikastaro hau antolatu asmo du Usurbilgo Gaztetxeak. Saioak asteazkenero izango dira, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara. Hileroko prezioa, 28 euro. “Oinarrizko mailarekin hasiko gara. Irakaslea Pierre Cece Koly Camara izango da. Norbaitek nahiko balu, perkusio ikastaroa antolatzeko aukera ere egongo litzateke, Pierre perkusionista ere bada eta. Izen emateko eta informazio gehiagorako: 627 285 904 edo usurbilgogaztetxea@gmail.com