Sen abuztuaren 2an, Urdaiagako Xanixtebanetan

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 17a, 00:00

Hamarkada bateko etenaren ostean, denboraldi baterako itzuliak dira Sen taldekoak. Haritz Harreguy eta talde kideek, estreinako kontzertua iragan martxoaren 16an eskaini zuten Usurbilgo Gaztetxean, harrera ezin hobearekin. Geroago Gazte Danbadan izan ziren, edota igaro berri diren Santixabeletan ere emanaldia eskaini zuten. Itzulera birako hurrengo geltokia, Urdaiaga izango dute. Abuztuaren 2an, ostiral gauez, 23:00etatik aurrera. Xanixtebanetako bigarren parranda gaua girotuko dute. Jarraian Laket taldekoek goizaldera arteko bidea egingo dute. Biharamunean berriz, Laiotz taldekoen txanda, San Esteban egunez iragarria dagoen herri afari eta bertso saioaren ostean. 

Musika kontu gehiago. Xanixtebanetako azken egunean, Elustondo anai-arrebekin erromeria giroa nagusituko baita San Esteban ermita aurreko plazan. Oraingoan ere antolatzaileek loturiko ekitaldion bidez, dantza batean jarriko dituzte herritarrak. Abuztuaren 1etik 4ra ospatuko dira Urdaiagako festak. Jaiotako egitaraua, web orrialde honetako agendan kontsulta daiteke.