Bateko eta besteko jaiak, ohitura zaharren transmisio bide bihurtzen dira, Urdaiagan bezala. San Esteban egunaren bueltan antolatzen dituzte bertako jaiak. Aurten San Esteban eguna, abuztuaren 3a, larunbatarekin egokitu da. Auzokoek biltzeko jai egun nagusia izango dute. Hamaiketako meza nagusian eta haren osteko modakutxoan lehenbizi.
Urdaiaga edota Txokoalde inguruko adinekoak abuztuko egun horretan bildu ohi dira San Esteban ermita aurrean lehenik, eta bazkaritarako gero. Zumeta jatetxera jaitsiko dira aurtengoan. Eta jai giroak Urdaiagako plazan jarraituko du arratsaldean, oraingoan ere auzokoak protagonista izango dituen ekitaldi batekin; bertakoak joko desberdinetan gozatzen ikusiko ditugu. Eta aurten gainera, San Esteban eguna larunbatarekin egokitu dela jakinda, Xanixtebanetan larunbat gauez antolatu ohi dute hainbat auzotar erakartzen dituen herri afaria. Hau ere, abuztuaren 3an ospatuko da aurten.
Xanixtebanetako egunez eguneko ekitaldien berri, web orrialde honetako agenda atalean.