Atxegaldeko jaietako Haurren Eguna prestatzeko bilera gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 18a, 00:00

Atxegaldeko festetan ospatuko diren haurrei zuzenduriko ekitaldiak antolatzeko bilera antolatu du auzoko Jai Batzordeak, gaur arratsaldeko 20:00etarako, festak ospatzen diren plazan. Haurrak dituzten auzoko gurasoekin bildu nahi dute antolatzaileek.

Abuztuaren 30, 31 eta irailaren 1ean ospatuko diren Atxegaldeko festetako zutabeetako bat, haurrei zuzenduriko ekitaldi eskaintzak osatzen du. Haur jolasak ospatzen dira jaietako bigarren egunean; aurten, abuztuaren 31n, larunbat goizez, 11:00etatik aurrera. Ekitaldiok antolatzeko, haurrak protagonista nagusi izango dituen goizeko tarte hori antolatzeko, laguntzaileak behar ditu Jai Batzordeak. Horretarako, bilera informatiboa deitu du ostegun honetarako, uztailaren 18rako. Auzoko gurasoekin bildu asmo dute Atxegaldeko festetako antolatzaileek. 

Horren harira, ohar hau kaleratu du Jai Batzordeak: "Atxegaldeko Jai Batzordeak laguntza eskatzen die Atxegaldeko gurasoei auzoko jaietan “umeen goiza” antolatzeko”. Aipatu bilera informatiboa ostegun honetan, uztailaren 18an, arratsaldeko 20:00etatik aurrera jaiak ospatzen diren plazan. 

Atxegaldeko festetan zer izango den? Abuztuaren 30etik irailaren 1era arteko ekitaldiak, web orrialde honetako agendan kontsulta daitezke.