Bihar eguerdiko 14:30ak arteko epea dute, irailetik aurrera hutsik geratuko den udal langile plaza, bitarteko funtzionarioz betetzeko, Usurbilgo Udalak deituriko hautaketa prozesura aurkeztu asmo dutenek. Egun osoko lanaldia izango du. Deialdi honetarako, oposizio sistema baliatu asmo du Udalak. Oinarrien berri eta eskaera-orriak Udalaren web orrialdean eskura daitezke: www.usurbil.net helbidean.
Eskaera orriarekin batera, nortasun agiririaren kopia, eskatutako titulazioaren kopiak, B motako gidabaimenaren kopia, 1. Hizkuntza eskakizunaren egiaztagiriaren kopia (edo baliokide den tituluarena) aurkeztu beharko dira. Deialdi honen oinarriak, 127. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren joan den uztailaren 4an. 140. orrialdetik aurrera, oposizio prozesuaren nondik norakoak edota operario horrek egin beharreko lanen inguruko informazioa jasotzen da. Aldizkari ofizialean argitaraturiko oinarriok atxikita dute baita, deialdi honetan izen emateko orria ere.
Bi kontratazio deialdi ere egin ditu Udalak, Ongizate departamendutik:
USURBILGO ESPERIENTZIA ESKOLA KUDEATZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEA
Kontratuaren iraupena: 2013/2014 eta 2014/2015 ikasturteak. Beste bi urtez luzagarria. Gehienez, guztira, lau urtera arte.
Eskaintzen aurkezpena: Usurbilgo Udalean, 8:00-14:00 artean.
Epea: uztailak 24.
ADINEKO PERTSONEN OROIMENA LANTZEKO PROGRAMA
Kontratuaren iraupena: bi urtekoa, beste bi urtez luzagarria urtez urte. Gehienez ere guztira, 4 urte.
Eskaintzen aurkezpena: Usurbilgo Udalean, 8:00-14:00 artean.
Epea: uztailak 24.
Bi deialdion administrazio baldintzen eta baldintza teknikoen inguruko informazioa:www.usurbil.net