Kontzertu gau berezia antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak, ostiral honetarako, uztailaren 19rako. Bi talde igoko dira gaztetxeko agertokira; batetik, Madrildik datorren musika taldea, "Maindo taldekoak beraien folk-rock doinuekin". Biran datoz Euskal Herrira. Gertuagotik, Hernanikoa da Usurbilgo Gaztetxean joko duen bigarren musika taldea; Behacheroja, "rockanrol gozoarekin". Kontzertuak gaueko 23:00etan hasiko dira. Antolatzaileek bertaratzeko gonbita luzatua dute. "Bihar hilak 19 kontzertu berezi bat izango dugu Usurbilgo Gaztetxean. 11etatik aurrera, gau giro polita eta anbiente bikaina!!!", iragarri dute.