Akabo, bukatu da ikasturtea NOAUA!koentzat ere. 540. zenbakia plazaratuta oporretara goaz. Irailaren 6an jasoko duzue hurrengo astekaria. Ordura arte, zorion agur edo oharrik baldin baduzue, erredakzioa@noaua.com helbidera bidali dezakezue. Egoitza uztaila amaierara arte irekita egongo da. Abuztuan itxita.
Bazkidetza kobraketak
Bestalde, gogoan izan, astelehenaz geroztik, egunotan egingo dira NOAUA!ko bazkidetza kobraketak. Gogoan izan, 36 euro kobratuko zaizue bazkideoi. Kutxa bidez kobraketa egiteko baimena emana duzuenok, modu horretan egingo zaizue kobraketa. Gainerakook bi bide dituzue; dirua NOAUA!ko egoitzara eskura ekartzea edota ordainketa kultur elkarteak Kutxabanken duen kontu korronte zenbaki honetan egitea; 2095 5069 04 1061881826. Argibiderik behar duenak, 943 360 321 telefono zenbakira deitu dezake.