48 ordu topera pasatzeko esku bete proposamenekin bueltan datoz Atxegaldeko jaiak, aurten ere. Hortxe, askorentzat oporren amaiera eta ikasturte edo lan urte berriaren hasiera izango den horretan, abuztuko azken asteburuan. Adin eta zaletasun guztiei zuzenduriko ekitaldiak tartekatu ditu Jai Batzordeak. Baita zenbait berrikuntza ere. Aldaketen artean, abuztuaren 31n ospatuko den herri afaria ez duela Josune Aranburuk girotuko. Aurten atseden hartzea erabaki du. Bere ordez, The Hastelens auzotarrak tartean dituen musika taldea izango da, karpa azpiko otordu tartea alaitzeaz arduratuko dena.
Aldaketa gehiago ere bada. Iaz igande arratsaldez ospatu zen ipuin kontaketa saioa, larunbatera aurreratu dute. Haurrei zuzenduriko ekitaldiak nagusituko diren abuztuaren 31ra. Jai Batzordekoak atzo ziren biltzekoak, auzoko gurasoekin. Haur jolasak antolatzera animatu asmo dituzte.
Odolaren Mintzoa, Ze Esatek!, Laiotz...
Larunbatez haur jolasak eta igandez, ohiko aizkolari, harrijasotzaile, toka eta patata tortilla txapelketak ospatuko dira. Eta gauez zer? Egunak argitu arteko bidea egiten laguntzeko konpainia faltarik ez da izango Atxegalden. Odolaren Mintzoa, Ze Esatek! eta Laiotz jaiak hasi berritan, abuztuaren 30ean. Eta Ingo al deu, DJ baten saioarekin batera biharamunean.
Jaiek hasi bezalako amaiera burrunbatsu eta koloretsua izango dute. Tradizioari eutsiz, azken traka ikusgarria ez da faltako, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
Prestatu beraz, konturatzerako gainean ditugu eta Atxegaldeko festak. Honatx jaietako egitaraua:
Abuztuak 30, ostirala
14:30 Bazkaria trikitilariekin.
17:30 Kalejira.
20:00 Txupinazoa. Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Ze Esatek!, Laiotz.
Abuztuak 31, larunbata
11:00 Haurrentzako jokoak eta sarien banaketa.
14:00 Herri bazkaria, norberak etxetik ekarrita.
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
18:30 Ipuin kontalaria.
Ondoren, txokolatada.
21:00 Herri afaria, The Hastelens taldeak girotuta.
Gauean, kontzertuak: Ingo al deu, DJ bat.
Irailak 1, igandea
12:00 Aizkolariak eta harrijasotzaileak.
Ondoren, hamaiketakoa Alkorta Autoserbitzuaren eskutik.
16:30 Toka txapelketa.
18:00 Tortilla patata txapelketa.
19:00 Dantza taldea, erritmo latinoak.
Gauean, azken traka, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.