Zubietako Santioak, uztailaren 24tik 31ra

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 19a, 00:00

Aste nagusi baten iraupena duten Santioak ate joka ditugu. Zubietan dena prest behar dute honez gero, uztailaren 24an jaietan murgiltzeko. Hilaren 31ra arte, izerditan blai amaituko dute. Berrikuntza gisa, aurten olinpidak antolatu baititu Jai Batzordeak. Kirol ekimen berri hau jaien hasieran aurkeztuko da, eta Santioak amaitu artean, ia egunero jardunaldiak jokatuko dira. 

Egunez beraz, sasoiko jartzen lagunduko digute Santioek. Eta gauez, dantzan egiteko gonbita luzatua dute. Besteren artean, Betagarri taldekoak datoz, uztailaren 30eko Gau Pasa egunean dena ematera. Eta haiekin, Berri Tzarrak eta Fan & Go erromeria taldea. Laiotz, Itzartu edota Lauroba ere igoko dira Zubietako festetako oholtza gainera. Musika faltarik ez da izango jai hauetan. Eta gainerakoan, oilasko biltzaileen, jubilatuen edota haurrei zuzenduriko egunak ospatuko dira. Baita festek lotzen dituzten bi jai egunak ere; Santio uztailaren 25ean, eta San Inazio Eguna hilaren 31n. 

Ekitaldi mordoa aurten ere Zubietan. Bertaratu eta gozatu! Honatx egitaraua:

Uztailak 24, asteazkena
19:00 Jaien hasiera: Txupinazoa, buruhandiak…
20:00 Olinpiaden aurkezpena, Kaxkapen.
21:00 Herri Afaria.
Ondoren, ITZARTUrekin dantzaldia.

Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna
9:00 Esnadeia, Donostiako txistulari bandaren eskutik.
10:30 Meza nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
18:30 Aizkolariak: Julen Cañamares eta Aratz Mugerza.
Harri-jasotzailea: Landarbide.
Segidan: Buruhandiak.
Jarraian: BERTSO-PELOTA jaialdia.

Uztailak 26, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.
14:00 Oilasko biltzaileen iritsiera.
18:00 Olinpiadak!
22:00 Herri Antzerkia.
Ondoren: Musika txosnan.

Uztailak 27, larunbata 
11:00 Olinpiadak!
17:00 Ginkana.
Ondoren: zaldi eta pottokan ibiltzeko aukera.
Jarraian: sardin eta piper jana.
23:00 LAUROBA taldearen kontzertua.
Ondoren: LAIOTZ taldearen erromeria goizaldera arte.

Uztailak 28, igandea: Jubilatuen Eguna
9:30 Meza.
12:00 Gaztetxoen antzerkia.
14:00 Jubilatuen bazkaria.
17:00 Olinpiadak!
18:30 Gorritiren Show-a.
22:00 Bertsolariak: Beñat GAZTELUMENDI, Agin REZOLA, Iker ZUBELDIA, Julio SOTO. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.

Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
19:30 Ur jokoak.

Uztailak 30, asteartea: Gaupasa Eguna
00:00 Kontzertuak: BERRI TZARRAK, BETAGARRI, FAN&GO taldearekin goizalderarte dantzatzeko aukera.

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna
9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
9:30 Meza.
11:30 Errebote partidua.
14:00 Zikiro jana.
18:00 IKUSGARRI motozerra erakustaldia.
Ondoren: pintxo pote txosnan.
22:00 Olinpiaden amaiera.
00:00 Jaien amaiera, traka, suziri eta suzko zezenarekin!

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan, gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.