Zubietako Santio jaietako egitaraua

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 22a, 00:00

Santio bezperan hasiko da jai giroa Zubietan. Ekitaldi bete astebete prestatu dute Zubietan.

Uztailak 24, asteazkena
19:00 Jaien hasiera: Txupinazoa, buruhandiak…
20:00 Olinpiaden aurkezpena, Kaxkapen.
21:00 Herri Afaria.
Ondoren, ITZARTUrekin dantzaldia.

Uztailak 25, osteguna: Santio Eguna
9:00 Esnadeia, Donostiako txistulari bandaren eskutik.
10:30 Meza nagusia.
Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
18:30 Aizkolariak: Julen Cañamares eta Aratz Mugerza.
Harri-jasotzailea: Landarbide.
Segidan: Buruhandiak.
Jarraian: BERTSO-PELOTA jaialdia.

Uztailak 26, ostirala: Oilasko Biltzaileen Eguna
06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik.
14:00 Oilasko biltzaileen iritsiera.
18:00 Olinpiadak!
22:00 Herri Antzerkia.
Ondoren: Musika txosnan.

Uztailak 27, larunbata
11:00 Olinpiadak!
17:00 Ginkana.
Ondoren: zaldi eta pottokan ibiltzeko aukera.
Jarraian: sardin eta piper jana.
23:00 LAUROBA taldearen kontzertua.
Ondoren: LAIOTZ taldearen erromeria goizaldera arte.

Uztailak 28, igandea: Jubilatuen Eguna
9:30 Meza.
12:00 Gaztetxoen antzerkia.
14:00 Jubilatuen bazkaria.
17:00 Olinpiadak!
18:30 Gorritiren Show-a.
22:00 Bertsolariak: Beñat GAZTELUMENDI, Agin REZOLA, Iker ZUBELDIA, Julio SOTO. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.

Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
19:30 Ur jokoak.

Uztailak 30, asteartea: Gaupasa Eguna
00:00 Kontzertuak: BERRI TZARRAK, BETAGARRI, FAN&GO taldearekin goizalderarte dantzatzeko aukera.

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna
9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
9:30 Meza.
11:30 Errebote partidua.
14:00 Zikiro jana.
18:00 IKUSGARRI motozerra erakustaldia.
Ondoren: pintxo pote txosnan.
22:00 Olinpiaden amaiera.
00:00 Jaien amaiera, traka, suziri eta suzko zezenarekin!

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan, gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.