Umeen eguna, Santio jaietan

Noaua Aldizkaria 2013ko uztailaren 29a

Azken txanpan dira Zubietako jaiak. Astelehen honetan Umeen Eguna izango da. Goiz eta arratsalde, jolasean aritzeko aukera ugari izango dituzte.

Uztailak 29, astelehena: Umeen Eguna
10:00 Jolasen hasiera.
13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.
16:00 Jolasen jarraipena.
Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
19:30 Ur jokoak.

Uztailak 30, asteartea: Gaupasa Eguna
00:00 Kontzertuak: BERRI TZARRAK, BETAGARRI, FAN&GO taldearekin goizalderarte dantzatzeko aukera.

Uztailak 31, asteazkena: San Inazio Eguna
9:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
9:30 Meza.
11:30 Errebote partidua.
14:00 Zikiro jana.
18:00 IKUSGARRI motozerra erakustaldia.
Ondoren: pintxo pote txosnan.
22:00 Olinpiaden amaiera.
00:00 Jaien amaiera, traka, suziri eta suzko zezenarekin!

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.

Oharrak:
-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
-Musika egunero egongo da txosnetan, gau eta egun.
-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.