Ekitaldi ugari begi bistan, Urdaiaga auzoko festetan

Noaua Aldizkaria 2013ko uztailaren 30a

Abuztuaren lehenean hasiko dira Sanesteban jaiak Urdaiagan. Goizean goiz hasi ere, Oilasko Biltzaileekin abiatuko baitira aurtengo jaiak. Egitaraua osorik duzue albiste moduko honetan.

 

Abuztuak 1 osteguna, Oilasko Biltzaileen Eguna

05:45 Txupinazoa!

06:00 Oilasko biltzaileen irteera.

14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria, Aialde-Berri sagardotegian.

Gauean, kontzertuak Akerra Gaztetxean.

 

 

Abuztuak 2 ostirala, Umeen Eguna

11:00 Marrazki lehiaketa.

Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak.

18:00 Umeentzako xexenak eta pottokak.

Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.

23:00 Sen taldearen kontzertua.

Ondoren, Laket-ekin erromeria.

 

 

Abuztuak 3 larunbata, San Esteban Eguna

11:00 Meza nagusia.

Ondoren, zahagi banaketa (Espumosos Txapeldunen eskutik) eta Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.

14:00 Jubilatuen bazkaria Zumeta jatetxean (Berriola Fagor eta Ingemarren eskutik).

15:30 Mus-txapelketako izen-ematea.

16:00 Mus txapelketa.

17:30 Auzotarren arteko jokoak.

21:00 Herri afaria (norberak ekarria, kafea, postrea eta kopa jai batzordearen eskutik).

Ondoren, bertso saioa Beñat?Gaztelumendi, Amets Arzallus eta Uxue Alberdirekin. Gai-jartzailea: Leire Iturrioz.

Gauean, Laiotz taldearekin erromeria.

 

 

Abuztuak 4 igandea

9:30 Meza.

Ondoren, hamaiketakoa eta toka txapelketa.

18:00 Herri kirolak: Emakumezkoak eta gizonezkoak.

Ondoren, hirugihar banaketa eta Elustondo anai-arreben erromeriarekin festei amaiera emango zaie.

 

Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.

Oharra: Jai Batzordeak ez du jai egun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik hartzen.