Atxegaldeko jai egitaraua, dagoeneko prest

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 30a, 00:00

Abuztuko azken asteburuan ospatuko diren jaien baitan, haurrei zuzenduriko ekitaldiak burutuko dira abuztuaren 31n, larunbat goizez. Hitzorduon harira, Jai Batzordetik deialdi hau zabaldu dute: “Atxegaldeko Jai Batzordeak laguntza eskatzen die Atxegaldeko gurasoei auzoko jaietan “umeen goiza” antolatzeko”. Honi lotuta, bilera informatiboa antolatu zuten uztailaren amaieran. Gainontzean, hemen duzue prestatu duten jai egitaraua.

 

Atxegaldeko festak 2013


Abuztuak 30, ostirala
14:30 Bazkaria trikitilariekin.
17:30 Kalejira.
20:00 Txupinazoa. Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Ze Esatek!, Laiotz.

Abuztuak 31, larunbata
11:00 Haurrentzako jokoak eta sarien banaketa.
14:00 Herri bazkaria, norberak etxetik ekarrita.
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
18:30 Ipuin kontalaria. Ondoren, txokolatada.
21:00 Herri afaria, The Hastelens taldeak girotuta.
Gauean, kontzertuak: Ingo al deu, DJ bat.

Irailak 1, igandea
12:00 Aizkolariak eta harrijasotzaileak.
Ondoren, hamaiketakoa Alkorta Autoserbitzuaren eskutik.
16:30 Toka txapelketa.
18:00 Tortilla patata txapelketa.
19:00 Dantza taldea, erritmo latinoak.
Gauean, azken traka, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.