"Freskagarriak 2013", uda honetarako irakurgai bilduma

Noaua Aldizkaria 2013ko uztailaren 30a

Liburu eskaintza zabal eta freskoena jasotzen duen bilduma kaleratu du Sutegi udal liburutegiak, murgilduak gauden urtaro eta opor garai honi begira; irakurketarako gida zabala den "Freskagarriak 2013".
Udal liburutegiko blogetik berri eman dutenez bestalde, bidaiak edo irteerak antolatzeko dokumentazioa prestatu dute interesa duten guztientzat. Blogeko esteka hauxe duzue: BLOGA.


Irailaren 9ra arte, goizez bakarrik
Blogarekin batera, Sutegi udal liburutegiarekin hartu emanetan hartzeko bideak, honako hauek dituzue:
    Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
    Telefonoa: 943 360 692.
    E-posta:  biblioteka@usurbil.net
    Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
    Twitter: twitter.com/usurbib
    Youtube: youtube.com/sutegi05