Konturatzerako abuztua ere badoa azkar asko. Zuetako asko oraindik oporraldi amaieran egongo zarete, gehienak ordea ikasturte berri baten atarian jada. NOAUA!kooi ere akabo, bukatu zaizkigu jai egunak. Gaurtik lanean gara berriz. Web orrialde honen bidez, azken asteotan albiste izan denaren berri jasoko duzue egunotan. Baita noski, datozen egun eta asteetan herrian izango denaren inguruko xehetasunak ere.
Udako oporraldi osteko lehen NOAUA!, 541 zenbakiduna, irailaren 6an argitaratuko dugu. Honenbestez, datorren astekarirako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, jakin ezazue irailaren 2ra arteko tartea duzuela egoitza (era berritura) ekarri edota erredakzioa@noaua.com helbidera bidaltzeko. Edozein argibidetarako, honako hauxe duzue NOAUA!ko betiko telefono zenbakia: 943 360 321.