Udal langile plaza betetzeko onartu eta baztertuen zerrendak

Noaua Aldizkaria 2013ko abu. 26a, 00:00

Irailetik aurrera hutsik geratuko den udal langile plaza, bitarteko funtzionarioz betetzeko hautaketa prozesua abiatua du Usurbilgo Udalak. Egun osoko lanaldia izango du. Deialdi honetarako, oposizio sistema baliatu asmo du Udalak. Interesdunek, uztailaren 19ra arteko tartea zuten eskaerak aurkezteko. Handik gutxira, onarturiko eta bazterturiko eskaeren zerrendak argitara eman zituen Udalak. Ondoko irudian klikatuta ikus dezakezue, NAN zenbakiekin behin betiko onarpena duten zerrendak.