Lau egun baino ez, Atxegaldeko festetarako. Zubietako eta Urdaiagakoen ostean datoz, Kaxko ondoko auzoko jaiak. Asteburu bete ekitaldi prestatu dute antolatzaileek, ostiral arratsaldean hasi eta igande gauera arte. Zenbait berrikuntza txertatu dituzte Jai Batzordekoek aurtengo egitarauan. Besteak beste, larunbat gauean ospatuko den herri afarian. Aurreko urteetan Josune Aranburuk girotu izan du otordua. Aurten ordea, auzokideak ere partaide dituen The Hastelens taldekoek animatuko dute afalordua. Gainera, antolatzaileek herritarrak mozorrotzera animatzen dituzte. Herri afarira ezohiko jantziekin agertzeko gonbita luzatzen dute. Mozorrotzeko proposatzen duten gaia: marrazki bizidunak. Hasi beraz, buruari eragiten.
Ez ahaztu, abuztuaren 31ko afarira joan nahi duenak, txartelak aldez aurretik erosi beharko dituela. Salgai daude jada 15 eurotan, Artzabalen, Irratin eta Atxegaldeko Alkorta saltokian.
Honatx, datozen Atxegaldeko festetako egitaraua:
Abuztuak 30, ostirala
14:30 Bazkaria trikitilariekin.
17:30 Kalejira.
20:00 Txupinazoa. Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Ze Esatek!, Laiotz.
Abuztuak 31, larunbata
11:00 Haurrentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria, norberak etxetik ekarrita. Edaria eta postrea, Jai Batzordearen esku.
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
18:30 Ipuin kontalaria.
Ondoren, txokolatada.
21:00 Herri afaria, The Hastelens taldeak girotuta.
Gauean, kontzertua: Ingo al deu.
Ondoren, DJ Gude.
Irailak 1, igandea
12:00 Aizkolariak.
12:30 Hamaiketakoa Alkorta Autoserbitzuaren eskutik.
16:30 Toka txapelketa.
18:00 Tortilla patata txapelketa.
19:00 Zumba saioa.
22:30 Azken traka, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.