Odola emateko aukera berriz, astelehenean

Noaua Aldizkaria 2013ko abuztuaren 27a

Ate joka dugu berriz, Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin herritarrekin finkatzen duten hitzordua. Odola ematekoa alegia. Deialdia, datorren astelehenerako, irailaren 2rako egin dute, ohiko ordu eta lekuan: arratsaldez, 18:00-20:30 artean, anbulatorioan. Informazio gehiago: 943 317 091 edo odolemaileak.com

Gogoan izan, honakoa: 

Odola emateko baldintzak
1 - Adina: 18 eta 65 urte bitartean.
2 - Pisua: 50 kg-tik gora.
3 - Tentsio diastolikoa (baxua): 50 mmHg eta 100 mmHg artean.
4 - Tentsio sistolikoa (altua): 100 mmHg eta 180 mmHg artean.
5 - Pultsua: Erregularra eta 50 eta 110 pultsazio bitartean.
6 - Gizonen Hemoglobina-kopurua: 135 Gr-tik gora/litroko.
7 - Emakumeen Hemoglobina-kopurua: 125 Gr-tik gora/litroko.
8 - Gizonen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 4 aldiz urtean.
9 - Emakumeen odol-emanaldien maiztasuna: gehienez 3 aldiz urtean.
10 - 2 odol-emanaldien arteko gutxieneko epea: 2 hilabete.
11 - Baraurik ez da odolik eman behar.
12 - Osasun normal bat edukitzea: odola eman aurretik, talde medikuak historia bat egiten du eta miaketa bat ere bai, odola emateko aukerarik dagoen ikusteko.
13 - Hepatitisa edo HIES kutsatzea errazten duten arrisku-jokabiderik ez edukitzea.
14 - Azken urtean paludismo edo txagak izan diren gune endemikoetara bidaiatu ez izana. (Hego edo Ertamerikako, Afrikako eta Asiako zenbait herrialde).