Udal lanpostuen deskribapen eta balorazioen errebisiorako mahaia zein udal ordezkarik osatu ere erabaki zuten iragan uztailaren 23ko osoko ohiko bilkuran. Gobernu taldeak udalbatzari aurkezturiko proposamena gehiengo osoz onartu zen, Bilduren aldeko bozkekin. PSE-EE eta Aralar abstenitu ziren. Eta azkenik, Hamaikabateko ordezkariek proposamenaren aurka bozkatu zuten.
Azken osoko bilkuran onarturiko erabakiaren ondorioz, bi urtez behin egin ohi den errebisio lana udal ordezkariok bideratuko dute:
-Titularrak: Mertxe Aizpurua Arzallus, Alaitz Aizpurua Labaka, Jone Urdanpilleta Urdanpilleta eta Josu Portu Altzaga.
-Ordezkoak: Jose Maria Rivadeneyra Sicilia eta Iñaki Ugarte Agirre.