Udalak Bizkarreko plaza konpontzeko diru laguntza ematea onartu du hasieraz

Noaua Aldizkaria 2013ko abu. 27a, 00:00

Helburua, aipatu plazako zoladura konpontzea da. Udalak 66.000 euroko laguntza bideratu asmo du lan hauetara. Erabakia edozein kasutan, behin behinekoa da oraindik. Uztailaren 23an burutu zen osoko ohiko bilkuran eman zitzaion hasierako onespena, Bildu, Aralar eta PSE-EEko udal ordezkarien aldeko bozkekin. Hamaikabat abstenitu zen. Gerora, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko tartea zegoen erreklamazioak aurkezteko.  

Gobernu taldeak udalbatzara eramandako proposamen honek, jada onartuak dauden 2013ko udal aurrekontuetan ere eraginik izan du. 11. kreditu aldaketa proposatzea ekarri baitu. Aldaketa hau behin betikoz onartu zen uztailaren 23ko osoko ohiko bilkuran. Bizkarreko plaza konpontzeko udalak eman asmo duen diru-laguntzari loturiko bozketan gertaturikoa errepikatu zen. Bilduk, Aralarrek eta PSE-EEk proposamenaren alde bozkatu zuten. Hamaikabatek abstentziora jo zuen.

Iazko kontu orokorra, behin betiko onartua
2012ko ekitaldiko Kontu Orokorra ere behin betiko onartu zuen udalbatzak gehiengoz, uztailaren 23an burutu zen osoko ohiko bilkuran. Bildu eta Aralarren aldeko bozkekin hain zuzen. PSE-EE eta Hamaikabatek abstentziora jo zuten. Onarpen haren aurretik, jendaurrean egon zen artean, ez zen inolako erreklamaziorik egon. Udalbatzak behin betiko babesa eman ostean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari igortzekoak ziren Kontu Orokorraren Espedientea.