Gatazkaren konponbidearen inguruko parodia ostiralean, Ernairen eskutik

Noaua Aldizkaria 2013ko abu. 28a, 00:00

Udan zehar frontoiko hormaren goialdean zintzilik egon den pankartak, Usurbilgo Ernaik asteotan antolatu dituen hainbat ekintza iragarri ditu. "Tximeletak: gazte mugimenduaren metamorfosia" edota Iñigo Cabacasen inguruko dokumentalak esaterako. Beste bi hitzordu deitu dituzte asteotarako. Lehena, etzi, ostiral arratsaldeko 19:00etan Mikel Laboa plazan. "Gatazkaren konponbidean" parodia iragarri dute gazte mugimenduko kideek, frontoi atzean. Eta uda parteko egitaraua borobiltzeko, irailaren 7an, larunbatez, eta "Batera egingo dugu!" lemapean, Gazte Eguna deitu dute. Hasiera batean, irailaren 14rako zuten iragarria Gazte Eguna, baina astebete aurreratzea erabaki dute.

Usurbilgo Ernai gazte erakunde berria, iragan apirilaren 20an aurkeztu zuten. Ordukoa da, ondoko argazkia.