Bi egun baino ez Atxegaldeko festei ekiteko. Jai Batzordeko kideak, auzoko plaza txukuntzen eta atontzen dabiltza, ostiral arratsaldeko 20:00etan jaurtiko den txupinazorako guztiak prest behar baitu. Musika taldeak igoko diren oholtza jarri dute udal langileek, txosna ere ikusgai dago jada... 48 ordu barru lehertuko da jai giroa Atxegalden.
Heldu, gazte eta haurrek izango dute zer egina asteburuan auzoan. Etxeko txikienak, jaietako jaun eta jabe izango dira larunbatean. Hainbat jokoetan parte hartzeko aukera izango dute, goizeko hamaiketatik aurrera. Eta esku hutsik ez dira geratuko. Opariak ere banatuko baititu Jai Batzordeak. Animatzen denak gainera, etxera joan beharrik ez bazkaltzera. Otordua, plazako karpa azpian egiteko aukera egongo da. Hori bai, janaria norberak eraman beharko du. Edaria eta postrea jaietako antolatzaileek jarriko dute. Arratsalde parterako, eta etxeko txikienez ari garela, beste bi hitzordu Atxegaldeko jaietan: ipuin kontaketa saioa lehenik, eta txokolate jana gero. Egun borobila haurrentzat, abuztuaren 31n.
Herri afarirako txartelak salgai
Gogoan izan bestalde, larunbat gauean ospatuko dela jaietako herri afaria. Aurten Josune Aranbururen ordez, The Hastelens taldekoek girotuko dute, gaueko 21:00etatik aurrerako otordua. Afaritara joateko txartelak aldez aurretik eskuratu behar dira. 15 eurotan salgai daude Artzabalen, Irratin eta Atxegaldeko Alkorta saltokian.
Atxegaldeko Jai Batzordeak, twitterreko kontu bat zabaldua dute, hauxe helbidea: @Atxegaldkojaiak.
EGITARAUA
Abuztuak 30, ostirala
14:30 Bazkaria trikitilariekin.
17:30 Kalejira.
20:00 Txupinazoa. Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Ze Esatek!, Laiotz.
Abuztuak 31, larunbata
11:00 Haurrentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria, norberak etxetik ekarrita. Edaria eta postrea, Jai Batzordearen esku.
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
18:30 Ipuin kontalaria.
Ondoren, txokolatada.
21:00 Herri afaria, The Hastelens taldeak girotuta.
Gauean, kontzertua: Ingo al deu.
Ondoren, DJ Gude.
Irailak 1, igandea
12:00 Aizkolariak.
12:30 Hamaiketakoa Alkorta Autoserbitzuaren eskutik.
16:30 Toka txapelketa.
18:00 Tortilla patata txapelketa.
19:00 Zumba saioa.
22:30 Azken traka, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.