Tximeleta taldekoak 2013-2014 ikasturtea abiatzear dute. Atari honetara bidali duten mezuan iragartzen duten moduan, soinketa erritmikoa edota hip-hop saioak eskainiko dituzte aurten ere, datorren astean hasita. Interesdunentzat izen emateko epea ireki dute jada. 943 11 63 42 telefono zenbakira deitu daiteke edo info@grupotximeletataldea.com helbidera idatzi. Klaseen behin behineko ordutegiak ere finkatu dituzte. Taldeak osatu artean behintzat, hauxek izango dira Oiardo Kiroldegian egingo diren saioetako hitzorduak:
-Soinketa erritmikoa: astearte eta ostegunetan, 16:45-17:45 artean.
-Hip-Hop: ostiraletan, 17:00-18:00 artean.
Tximeleta taldetik datorren astean abiatuko duten ikasturte berriari begira adierazi dutenez, "eskerrik asko Tximeletari eskaintzen diozuen konfiantzagatik eta ongi etorri gure ekintzetan lehenengo aldiz parte hartuko duzuenoi".