Ikastaro berriak KZGunean, irailaren 5etik aurrera

Noaua Aldizkaria 2013ko abu. 28a, 00:00

Abuztuan itxita egon ostean, astelehenean irekiko dute berriz Kale Nagusia 37an kokatua dagoen KZGunea. Irailean goizez egongo da zabalik, 9:00-13:00 artean. Momentuz, astebeteko iraupena duten hiru ikastaro programatu dituzte. Sare sozialei, ikus-entzunezkoei edota software libreari buruzko ikastaro bana. Hemen, saioen egutegia:
-Irailak 5-13: 11:00-13:00, Irudia eta soinua ikastaroa.
-Irailak 16-23: 11:00-13:00, Software Librea ikastaroa (erdaraz).
-Irailak 19-27: 9:00-11:00, Sare Sozialei buruzko ikastaroa.

Bestalde, IT Txartela eskuratzeko aukera ere egongo da. Irailaren 25ean, 11:00-13:00 artean.

Informazio gehiagorako:
Telefonoa: 943 023 684.
Posta elektronikoa: tutor.usurbil@kzgunea.net
Helbidea: Kale Nagusia, 37.