Denboraldi berrirako hamar ikastaro, Einean Guraso Eskolaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2013ko abu. 28a, 00:00

Gorputza edo sormena landu edota sukaldean norberak duen abilezia ikasteko aukera egongo da, abiatzear dugun 2013-2014 ikasturte berrirako, Einean Guraso Eskolak prestatu duen eskaintzan. Guztira hamar ikastaro programatu dituzte. Adi, izena irailaren 15a baino lehen eman beharko baita. Apuntatzeko, ikastaro bakoitza bideratuko duen irakasleari deitu behar zaio. Antolatzaileek gogorarazten dutenez, "ikastaro hauek usurbildar guztiei zuzenduak daude, apuntatzeko edo argibide gehiago eskuratzeko irakasleekin harremanetan jarri irailaren 15a baino lehenago". Hona hemen, ikastaroei buruzko zehaztasun gehiagoren berri:

LABOREAK
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Juani 609 413 883.

YOGA
Noiz: astean behin, 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: zehazteko 609 413 883.

BIODANTZA
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Ainhoa 656 745 031.

KARTOIZKO ALTZARIAK
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Mamen 626 605 007.

PINTURA
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Susana 609 413 883.

ESKULANAK
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Susana 609 413 883.

IDAZKETA KREATIBOA
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Idoia 629 482 474.

SUKALDARITZA
Noiz: astean behin, 2 ordu.
Iraupena: 6 ordu.
Irakaslea: Igor 670 410 273.

ZUMBA
Noiz: astean behin, 1,5 ordu.
Iraupena: uria-ekaina.
Irakaslea: Betisa 616 586 851.

SABEL DANTZA/HIP HOP
Noiz: astean behin, 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: Uarda 637 256 851.