Batxilergoko ezohiko sariak banatu dituzte, 2012-2013 ikasturtean heziketa ziklo honetako ikasketak amaitu dituzten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleen artean. Sarituetako bat, usurbildarra dugu; Ekhi Ajuria. IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI ikastetxean aritu da ikasten azken urteotan. Ikastetxe bereko beste bi ikasle ere saritu dituzte. Guztira 15 ikasle sairtu dituzte. Ekhirekin batera, beste hamalau ikasle: hiru arabar, eta beste seina gipuzkoar eta bizkaitar. Zorionak!